Lanbidea

Ingeniaritzaren jatorria

Ingeniaritza gizakiarekin agertu zen. Ingeniaritzaz hitz egin daiteke harri bati tresna bihurtzeko forma eman zitzaion lehen unetik, edo lehen gizakiek energia modu kontzientean erabili zutenean sua pizteko. Harrezkero, Ingeniaritzaren garapena gizateriarenarekin batera joan da.
Mugarri garrantzitsuak izan dira gurpila, palanka, txirrika, metalak urtzeko metodoak aurkitzea; milaka urtetan zehar erabili dira eta ezin zaie datarik jarri. Gero lurrun-makina iritsi zen, eztanda-motorra, elektrizitatea, komunikazioak, elektronika, etab.

Industria-ingeniarien eskumenak

Industria-ingeniarien eskumenak 1935eko irailaren 20ko Madrileko Gazetan (263. zk.) argitaratutako 1935eko irailaren 18ko Dekretuak arautzen ditu. Dekretu horrek, zaharra izanagatik, ez du aldaketarik izan, eta industria-ingeniarien eskumenak interpretatzeko oinarri gisa balio duen legezko testua da.
Goi-mailako teknikarien arteko eskumenen gatazketan, printzipio orokor gisa ezar daiteke ezin direla eskumenak ezarri modu esklusiboan eta baztertzailean.

Eskumenei buruzko dekretua
Eskumenei buruzko informazio osagarria

Egungo lanbidea

Ingeniaritzaren lanbidea hain da zabala eta askotarikoa, zaila da ingeniari batek bete ditzakeen funtzio guztiak aipatzea.
Nagusietako batzuk hauek izan litezke: Ikerketa, diseinua eta garapena, saiakuntzak, fabrikazioa, eraikuntza, merkataritza-teknikaria, administrazioa, kudeaketa eta irakaskuntza.

Lanbidea Europan alderatzea

Industria-ingeniariaren titulua Europako EQF7ren baliokidea da.
2015eko uztailaren 10ean, Ministro Kontseiluak zenbait tituluren lotura onartu zuen MECESekin (Goi-mailako Hezkuntzarako Espainiako Kualifikazioen Esparrua) eta, beraz, Europako Kualifikazioen Esparruarekin.
2015eko abuztuaren 12an BOEn argitaratu zen.

X