Dokumentuen oniritzia

Zer da

Elkargoko oniritzia lanbidea antolatzeko oinarrizko tresna da, ordenamendu juridikoan aurreikusitakoa. Haren bidez lanaren egilearen nortasuna eta gaitze profesionala eta lan profesionalaren zuzentasuna eta osotasun formala egiaztatzen dira, dagokion lanari aplikatzekoa den araudiaren arabera.
Bere azken xedea da industria-ingeniariaren lanbidean kalitateko eta segurtasuneko minimo batzuen arabera jardutea. Minimoak arauak finkatzen ditu erabiltzaileen, profesionalaren beraren eta gizarte osoaren mesedetan.
Beraz, izaera publikoko funtzio bat da, eta interes orokorrerako egina. Haren praktika ez dagokie organo administratiboei; legez eskuordetzen zaie elkargo profesionalei.

Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu Elkargoarekin: josune@ingeniariak.eus.

Oniritziaren eskakizunak, zerbitzuak eta bermeak
1000/2010 Errege Dekretua, oniritziei buruzkoa
25/2009 Omnibus Legea, 2009-12-22koa

Telematikoa eta/edo presentziala

Kuotak

Oniritzien, ziurtagirien eta erregistro profesionalaren prezioen zenbatekoa Gobernu Batzarrak onartzen du eta taulan ikus daiteke.

Oniritziaren, ziurtagiriaren eta erregistroaren kuotak

Erantzukizun zibileko asegurua

Elkargokideak Erantzukizun Zibileko aseguru bat izan beharko du bere lana bisatzeko.

Ikus aseguruen Erantzukizun Zibila

Ingeniariaren zerbitzu-sarien kobrantzaren kudeaketa

Ingeniariak nahi badu Elkargoak bere zerbitzu-sarien, lan oniritzien edo JPZ ziurtagirien kobrantza kudeatzea, horrela jaso beharko du aurkezpen-orrian eta dagokion faktura erantsi.

Aginduen liburua

Eraikuntza-obra orotan beharrezkoa da Aginduen Liburua eta Laguntzena. Elkargoak baditu aleak salgai bere kideentzat.

Aginduen eta Laguntzen Liburua

Inprimakiak

Badira zenbait inprimaki, proiektuak gauzatzen dituzten ingeniariek erabiltzen dituztenak.

X