Pint of Science Zientzia Dibulgazioko Nazioarteko Jaialdia (maiatzaren 19an, 20an eta 21ean)

Pint of Science maiatzaren 19an, 20an eta 21ean itzuliko da Gipuzkoara, ia 50 ekitaldi zientifikorekin eta berrikuntzekin, bere hamargarren urteurrena ospatzeko.

  • Tabernetako zientzia jaialdi doakoa maiatzaren 19an, 20an eta 21ean egingo da Donostiako 5 tabernatan, eta Lasarte (19), Errenteria (20) eta Irunen (21) ere izango gara.
  • Aurten, Pint of Science-ek euskaraz eta gaztelaniaz emandako hitzaldiez gain, zeinu hizkuntzara bikoiztutako saioak izango ditu, urtetik urtera gero eta jende gehiagok zientziara sarbidea izan dezan bermatuz.
  • Hitzaldiak gai ugari hartuko dituzte, hala nola adimen artifiziala, erradiazio kosmikoa, minbizia, medikuntza pertsonalizatua, garuna nola funtzionatzen duen eta askoz gehiago!
  • Programa osoa Donostia-San Sebastian | Pint of Science ES atalean kontsulta daiteke.

Donostia, 2025eko maiatzaren 14a, asteazkena.

75 tokitan 1.000 ekitaldi baino gehiago antolatuta, jaialdiak tabernak zientziaz beteko ditu herrialde osoan maiatzaren 19an, 20an eta 21ean. 20-30 minutuko iraupena duten dibulgazio-hitzaldien, bakarrizketen edo esperimentuen bidez, ezagutza-arlo guztietako ikertzaileek eta zientzialariek beren lana partekatuko dute ohiko ez den giro batean.

Donostian, Pint of Science Donostiako 5 tabernatan ospatuko da: Bidassoa Taproom, MalaGissona, Duit, Antonieta eta Albokan, baina gainera, 19an Buenetxean (Lasarte), 20an Kantina Lekuonan (Errenteria) eta 21ean Altzolan (Irun). Guztira 49 hitzaldi zientifiko eskainiko dira, adimen artifizialetik iraunkortasuneraino, medikuntza eta ikaskuntza barne. Herrialdeko hitzaldi gehien eskaintzen dituen tokia da.

Parte-hartzaileen artean daude Iliana Quiñones (neurobiologoa, BCBL eta Biogipuzkoa), Eneko Aguirre (Hitz hizkuntza teknologiako zentroko zuzendaria) eta Iñaki Ordoñez (astrofisikoa, Aranzadi eta Iruñeko planetarioaren zuzendaria).

Pint of Science Donostiak zientzia-hitzaldien irisgarritasunaren aldeko apustua egiten du beste behin. Zientzia-dibulgazioak zientzia eta teknologiarekiko interesa areagotzen du, eta hori erakusten du FECYT eta LaCaixa Fundazioak egindako ikerketa batek.

Hori dela eta, ahalegin handia egiten dugu hitzaldiak euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz eta zeinu hizkuntzan eskura egon daitezen, jende guztia hitzaldiez gozatu ahal izateko toki ezberdinetan.

Programazio osoa webgunean kontsulta daiteke: https://pintofscience.es/events/donostia-san-sebastian

Antolatzaileek, Paula Vázquez Aristizabal, Aitor Manteca eta Núria Alegretek, azpimarratzen dute: «Askotan pentsatzen dugu zientzia konplexua dela, baina agian ez digute ondo azaldu. Pint of Science berezia da, hizkuntza ulergarria erabiltzen dugulako eta tabernetan giro berezi, gertuko bat sortzen delako, entzuleei galderak egiteko aukera emanez eta guztiok zientzia konplexua modu errazean ikasteko».

Carlos Peris Torres, Pint of Science-eko koordinatzaile nazionala eta ikertzailea, honakoa dio: «Pint of Science edizio bakoitza abentura bat da. Aurten, 1000 hitzaldi baino gehiago izango dira herrialde osoan, eta horietako bakoitza inspiratzeko aukera bat da. Zientzia ez da soilik ezagutza, baita pasioa, emozioa eta giza lotura ere».

Pint of Science 2013an jaio zen Erresuma Batuan, Michael Mostkin eta Praveen Paul ikertzaileek. Hasieran laborategietan ospatu zuten, baina gero tabernetara eramatea erabaki zuten, jende gehiagorengana iristeko. Gaur egun, mundu osoan ospatzen da, 27 herrialdetan.

Pint of Science Espainiako irabazi-asmorik gabeko elkartea da ekimen hau gure herrialdean sustatzen duena. 600 boluntario baino gehiagoren laguntzarekin egiten da posible, eta Donostian 13 boluntario ditu.

Maiatzaren 19an, 20an eta 21ean, tabernetan zientziaren alde topa egingo da!

Pint of Science 2025 ekitaldi doakoa da parte-hartzaile guztientzat, eta ezin izango litzateke posible izango babesleen laguntzarik gabe: Biogipuzkoa, CFM, CIC biomaGUNE, DIPC, Fomento San Sebastián, CIC nanoGUNE, Polymat, 3DforScience, Labbox, Technoform, CESIF, VHIO, Miltenyi, Plan Complementario, JJNN, Vadillo Asesores eta beste erakunde asko.

Compartir en:
X