2026ko Gabonetako eskaintza: produktu berriak! Eskaerak egiteko azken eguna: azaroaren 9a.

Aurten, ohiko produktuez gain, proposamen berriak gehitu ditugu Gabonetan gozatu eta partekatzeko. Ardo eta garagardo bereziak, zapore originalak, artisau-produktuak eta ongizate-esperientziak biltzen dituen aukeraketa bat, oparitzeko edo konpainia onean gozatzeko.

Edariak

  • Pazo das Bruxas Godello. Monterrei Jatorri Deiturako ardo zuri dotorea da, fruta- eta lore-usainak dituena, eta ahoan izaera bizi eta orekatua eskaintzen duena.
  • Château Puyfromage Albert Signature (Frantzia). Gure elkarte gastronomikoan ezagutzen dugun ardoa da. Joan den irailean dastatu genuen, eta harrera bikaina izan zuen.
  • Artisau-garagardoak. Aurten, sei garagardoren aukeraketa bat gehitu dugu, estilo eta zapore askotarikoak eskaintzen dituztenak:
    • PARADISE – Naparbier. % 4,8ko alkohol-edukia duen German Pilsner motako garagardoa, freskoa eta orekatua, lore- eta belar-usainak eta maltaren gozotasun arina dituena.
    • MADNESS – Naparbier. % 6ko alkohol-edukia duen Hazy IPA motako garagardoa, usain tropikal eta zitrikoekin, mango-, meloi- eta pomelo-oharrekin eta testura leunarekin.
    • ZZ+ – Naparbier. % 5,5eko alkohol-edukia duen American Amber Ale motako garagardoa, karamelu-, ogi txigortu- eta zitriko helduen ukituekin, eta amaiera leun eta pixka bat lehorrarekin.
    • MOORWASSER – Naparbier. % 2,6ko alkohol-edukia duen ColaBier motako garagardoa, lager garagardoaren eta kafeina duen kola-edariaren arteko konbinazio originala. Zapore gazi-gozoa eta freskagarria du.
    • SHACKELTOWN – Mala Gissona. % 6,5eko alkohol-edukia duen IPA motako garagardoa, melokotoi- eta abrikot-usainekin, ukitu baltsamiko eta espeziatuekin, eta mingostasun bizi eta iraunkorrarekin.
    • BIDASSOA FREE – Bidassoa. Alkoholik gabeko garagardo txigortua (% 0,4), kolore anbarrekoa eta zapore orekatukoa. Artisau-garagardoaren izaerari uko egin gabe alkohol gutxiko alternatiba bat bilatzen dutenentzat aproposa.
  • Ron abuelo 12 urte. Panamako premium rona, 12 urtez haritz zuriko upeletan ondua. Bere leuntasuna, konplexutasuna eta izaera nabarmentzen dira, banilla, karamelu eta egur ukitu atseginekin. Ron dotorea eta orekatua, bakarrik edo izotzarekin gozatzeko aproposa.
  • Martin Miller’s Gin. Jatorri britainiarreko premium ginebra, arreta handiz hautatutako osagai botanikoekin eta Islandiako ur garbiarekin egina. Bere leuntasuna, freskotasuna eta oreka nabarmentzen dira, ukitu zitriko eta lore-usain finekin. Ginebra dotorea eta sofistikatua.
  • Chivas Regal 12 urte. Eskoziako whisky blended bat da, maltako eta aleko whiskyak nahastuz egina. Bere zapore leun eta orekatuagatik nabarmentzen da.

Elikagaiak

  • Txokolate beltzezko eta armañacdun turroia. Gure Gabonetako turroi tradizionala formatu berrian dator aurten, txokolate beltzaren eta armañacaren arteko konbinazioari eutsiz.
  • Txokolate, sagardo eta sagar turroia. Proposamen originala da, txokolatea gure kulturari hain lotuta dauden zaporeekin uztartzen dituena: sagardoa eta sagarra.
  • Goizuetako artisau-eztia. Nafarroako Goizuetan dituen erlauntzetan kolegiatu batek berak ekoitzitako eztia da, erlezaintzarekiko duen zaletasunaren emaitza. Sei potoz osatutako sorta da: hiru akazia-ezti eta hiru gaztainondo-ezti. Bi barietateek usain eta ñabardura desberdinak dituzte, ezagutzeko eta gozatzeko. Produktu naturala eta gertukoa da, artisau-lana balioan jartzen duena.
  • L’Atelier du Chocolat-en bonboi-sorta. Bonboi-aukeraketa bat, Gabonetako otordu eta ospakizunei ukitu gozo eta berezia emateko.

Aisialdia eta ongizatea

Eskaera egiteko

Eskaera online egingo da, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Bertan, Gabonetako Eskaintzako produktuen deskribapenak kontsultatu ahal izango dituzu.

  • Eskaeraren berrespena: eskaera egin ondoren, berehala jaso behar duzu berrespen-mezu elektroniko bat. Jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan Elkargoarekin, eskaera behar bezala erregistratu dela egiaztatzeko.
  • Azken eguna: eskaerak egiteko azken eguna 2026ko azaroaren 9a da.
  • Paperezko eskaerak: salbuespenezko kasuetan soilik onartuko dira. Horrelakoetan, bidali mezu elektroniko bat kultura@ingeniariak.eus helbidera, eskaera-inprimakia erantsita eta 2026ko Gabonetako Eskaintzako erosi nahi dituzun produktu guztiekin behar bezala beteta.

Eskaera jasotzea

Produktuak iaz erabilitako lokal berean jasotzeko prest egongo dira.

  • Lekua: Brunet eraikinetako bulegoen eraikineko garajea, Oria hiribidea, 10. Lasarte-Oria (ikusi mapa.
  • Datak: 2026ko azaroaren 26tik abenduaren 4ra, biak barne.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:30etik 20:00etara.
    Azaroaren 28an, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Elkargoak jasotzeko gunean duen langileak soilik manipulatu ahal izango ditu produktuak.
  • Adierazitako egunetan jasotzen ez diren eskaerei dagozkien bilketa-, garraio- eta biltegiratze-gastuak kobratuko dira.

Iazko produktuen balorazioa ere zuen eskura jartzen dugu.

Ezagutzera eman:
X
asdf