Zergatik nahi ditugu baliabide iraunkor gehiago?

Experto

Lehenik eta behin, autonomia gehiago izateko eta proiektu gehiago egiteko, modu seguruan jasoko genituzkeen baliabideak izango genituzkeelako.

Bigarrenik, Herri Administrazioaren laguntzen hain menpeko ez izateko, hark zenbaitetan, ideologia dela tarteko, ez baititu babesten gure ohiko proiektuak, hala nola, azpiegiturak eta eskolak, eta nahiago du beste gizarte-helburuak dituztenak laguntzea, esate baterako, emakumearen ahalduntzea, herrien kultura autoktonoak, e.a. (Helburu horiek geuk ere erdiesten ditugu, zeharka, gure proiektuekin).

Gure urteko aurrekontua 100.000 €ren inguruan ibili da azken urteotan, eta kuoten bidez 20.000 € biltzen ditugu. Hainbat emailerengandik eta egin-dako ekitaldietatik jasotzen duguna 30.000 €ra irits daiteke. Azkenik, Elkargoak bere aurrekontuaren halako ehuneko bat ematen digunez, eta Ernio elkarteak mahaikide bakoitzeko 0,6 € eskaintzen digunez, beste 10.000 € inguratzen zaizkigu.

Alegia, Administrazioarengana jo behar dugu gure aurrekontuaren % 40a eskuratzeko (datu zehatzak Elkargoaren web orrian)

Arrakala hori ahal den gehien murriztu beharko genuke, partaide gehiago lortuz eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarekiko nolabaiteko sentsi-bilitatea duten enpresa gipuzkoarren laguntza eskuratuz.

Informazio gehiago Elkargoaren web orrian:

www.icli.info

 

Ezagutzera eman:
X
asdf